Badira jada hiru urte gure albotik aldendu zinela. Badira jada hiru urte zure falta somatzen dugula. Badira jada hiru urte zerura begira hitzak askatzen ditugula. Badira jada hiru urte... eta gehiago izango dira, baina gaur ikusi ahal izan dudan moduan amaitu dira negar egunak, amaitu da egutegian 25 zenbakia ikusi eta egun txarra izango delako susmoa izatea, amaitu dira penazko hitzak..
Nork daki, guztioi iritsiko zaigu bigarren trena hartu eta toki berriren batera joateko eguna, eta, nork daki! Ezin baitugu ziurtatu geltokira iritsi eta bertan, gure zai, egongo ez zarenik.
Beraz, ordura arte ;)
No hay comentarios:
Publicar un comentario