Udazkena

martes, 28 de enero de 2014

Beste behin ere, zu deskribatzeko hitzak topatu ezinik..

Eguzkia atera du.. badirudi hau ere borrokan dabilela lehenago igarotako egun goibeletatik irten nahian. Irtengo da, ez dut zalantzarik egiten. Tarteka, euria izango dugu bertan, azken batean negua baita.. Baina honek gerora udaberriari esku emango dio eta jarraian udarari.. Uda.. goxotasuna.. Gaur eguzkia atera du eta bere izpien azpian nengoela, ia zure besoez inguratua izango banintz bezala sentitu naiz.. Baina ez, sentsazio hori gerturatu besterik ez zen egiten.. Noizbait, zu gertu izateak eta zu besarkatzeak sorrarazten didan sentsazioak azaltzeko gai izango naizela espero dut.. esperantza hori ez dut galduko.. baina ez da erraza izanen.. hain da berezia.. Besarkada, begirada, laztan eta muxu bakoitzak sentiarazten didana azalezina da..




Baina oraingoz, eta zertxobait gerturatzen naizela pentsatuz, bizitzaz beteriko etorkizun bat zain dugula esango nuke.. Izugarria da zure eskua heldu eta askatuko ez garela pentsatzea.

Maite zaitut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario