Udazkena

miércoles, 22 de enero de 2014

Giltza

Eta ohartzen zara, heldutasunaren ondorioz, zure barneko haurra gatibu utzi duzula. Konturatu ere egin gabe, pixkanaka, urteen joanarekin, bere kaiola eraikitzen joan zara. Baina orain, kontua ez da haurra askatu nahi edo ez izatea, oraingo arazoa kaiola irekitzen duen giltza galdu izana da. Eta orduan, ikasgelara sartzen zara eta guztien irrifarra ikusten duzu. Berea, berezia izango da, beste guztiengandik begirada urrunduko baituzu eta irrifarra itzuliko diozu. Une horretan, eta bera konturatzen ez bada ere, kaiolaren giltza zetazko zapi batean bildurik ematen ariko zaizu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario