Guapa.. bost letra, hitz bat, milaka sentsazio. Ez da lausengu soil bat.. Zure hitzak ez dira inoiz soilak izango.. eta hori da politena, bion arteko hitzak bihotzetik zuzenean esanak izatea. Baina gaira itzuliaz, bost letra horiez jardun nahiko nuke, izan ere, esaterakoan duzun ahoskera senti dezaket, sentimendua entzun dezaket.. Eta izugarria da. Zein zoragarria den zure hitzak entzutea..
Eta esatea beharrezkoa ez bada ere, zutaz maitemindua nagoela esango dizut.. beste edonori begirada zuzentzeko nahia galdu dudala.. eta zuk.. zuk nire giltza irabazi duzula.
Ondorengo giltza etxekoa izango delako esperantzaz... Maite zaitut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario