Udazkena

jueves, 23 de enero de 2014

Enaiz deus zu gabe.. Zurekin soilik izan naiteke..

Futbola ezagutzen duzu ezta? Ingelesetik omen dator, zehazki "football" hitzetik. Zelai lauki zuzen batean jolasten da eta hamaika kirolari daude talde bakoitzean, non, hauen helburua, zelaiaren bi ertzetan dauden ateetako batean gola sartzea den. Golak, ordea, beste taldekoen ateetan sartu behar dira!

Kontua da, futbol partidak normalean, 90 minutukoak badira ere, batzuetan luzatu egiten direla.. Eta hala da..

Baina lasai! Partiduak irauten dituen 90 minutu horiek bi zatitan banatzen dira, beraz, hasiera batean galtzen bagoaz ere, denbora erdian deskantsatzeko aski asti izango dugu. Eta hor aurkitzen gara orain.. Denbora erdian.. Nekagarria egin tzaizu lehen erdia, ulertzen dut.. Baina lasai, hartu arnas, hartu denbora, eta pentsatu familikoengan, haurrengan.. Beraiek izango dira indarra emango dizutenak.. Haurrak.. Ez aldendu beraiengandik, berpiztu egingo zaituzte.

Eta horrela, bigarren denboraldia hasiko da, eta ziur egon amaieran markagailua eta saria etxekoentzat izango dela.

Etzaitut inoiz askatuko.. eta hemen bai, "inoiz" esaten ausartuko naiz.. Enaiz deus zu gabe.. Zurekin soilik izan naiteke.. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario