Udazkena

martes, 3 de abril de 2012

Ez baitakigu zer daukagun, galtzen dugun arte.

Goiz hartan autoan igo eta lanera bideratu zen. Bidean, lankide bat ikusi zuen autobus geltokian zain eta autobusa oraindik iritsi ez zenez bertara gerturatuz lankidearengana zuzendu zen lanera autoan eramateko eskaintza eginez. Autoan zihoazela gidaaria kexatu egin zen eguzkiak aurreko autoak garbi ikustea ekiditen ziolako. Une horretan lankideak honela esan zion:

-Zergatik egiten dizu enbarazu?

-Eguzkiak begitan ematen didalako eta gainontzeko autoak ikusi ezin ditudalako, ez al duzu ikusten?

-Eta zergatik ematen dizu begitan?

-A zer galdera txoroa... eguzkia hor goian dagoelako!

-Beraz, ados gaude eguzkia atera dela baieztatzean.

-Nola?

-Gaur goizean eguzkia atera zitekeen edota euria egin zezakeen eta... Eguzkia atera da.

1 comentario:

  1. Egunero ezkertu berkogenuke eguzkiya, euriya, haizia edota elurra ateatzeatik, baño bateze, holako egunak beste egun batez esnatzeatik. Maite izut Eider :)

    ResponderEliminar