Udazkena

martes, 8 de mayo de 2012

Maiatzaren 8a.


 
Irakatsi digute edo ikasi dugu, gauza batzuk esan nahi dutena bakarrik esan nahi dutela.

Irakatsi digute edo ikasi dugu, zerbeza bat eskatu gabe ateratzen digun gizonak gurekin oheratu nahi duela.

Irakatsi digute baita ere, zerbeza hori onartzeak ez duela esan nahi gizon horrekin oheratu behar duzunik, "librea" zarela.

Ikasi dugu, ongi ikasi ere, puta izatea ez dela erabakitako zerbait, puta izango zarela, soilik gizon horiek izen hori jarritakoan.


Irakatsi digute edo ikasi dugu, ondo ikasi ere, bortxaketa bat sekula gerta dakizuken gauzarik txarrena dela.

Eta esperoan nago, noiz koño ikasiko dugun bortxaketa horretaz babesten, noiz sinistuko dugun bortxaketa horretaz defenditu gaitezkeela.

Nik oraingoz nire buruari puta deitzen ikasi dut, beste batzuk aurreratu ez daitezen.

Kattalin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario