Gaur ordulariari begiratu diot.. Berandu da, oso berandu. Atzera begiratu eta bizi osoa ikuskatu dut arrapaladan. Ederra izan da. Hasiera asko egon dira, baita amaierak ere eta hauen artean sekulako zurrunbiloak gertatu izan dira. Merezi izan du ordea, hasiera duen orok amaiera bat omen du eta... ahalik eta amaiera ederrena ematen saiatu izan gara beti. Gaur ordea, ordulariari begiratu diot eta oso berandu da. Gela jaso gabe dago, kanpoan euria ari du, eman nahi nizkizun muxuak galdu egin dira, opariak amaitu gabe daude, besarkadak ... non geratu ote dira? Oso berandu da eta denborak aurrera darrai. Larritzen hasi naiz, ez da posible, berandu da. Bapatean ordularia falta nuela ohartu naiz... Eta denbora? Ez zait asko kosta izan ezkutaturiko mezua ulertzeko, ni naiz azken batean nire bizitzako denbora markatzen duena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario