Udazkena

martes, 25 de septiembre de 2012

Eta ni zer?


Gaur nire buruari begiratu diot... eta ni? eta ni zer? Atsekabeturik zaude eta norbaitek entzun zaitzan behar duzu, lasai hemen nago. Gaurkoa egun txarra izan da eta norbaitek eguna alai diezazun nahi duzu, lasai hemen nago. Badirudi etxean gauzak ez doazela guztiz ondo baina bertan inork ez du astirik zure arazoak eta kontakizunak entzuteko, lasai hemen nago. Egia da, jada berandu da, egun gutxi barru bazoaz eta oparia ez dago prest. Denontzat berandu den arren inork ez du denborarik ezer egiteko, baina, beste behin ere, lasai hemen naiz. Bai, ulertzen dut, egoera ez da erraza eta, barrena askatu beharra duzu, lasai hemen naiz.


Zu ere gaizki zaude? Lasai, hemen naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario