Irrifar egitean, norbera alaiago sentitzen da, zoriontsuagoa da. Munduak behar duen osagai magikoa dela esan daiteke. Pertsona bakoitzak, egunean zehar, behin bada ere, irrifar egingo balu... eguzkiak indar handiagoz egingo luke argi, guztia desberdina izango litzateke, ziur nago. Kotxe hau edo bestea hoberena delako ziurtasuna izaten dugu mezu hau aho ezezagun batetik entzunda ere... Bestalde, mesfindatzan eta zalantza sortzen zaizkigu ONG bati bidalitako dirua behartsuenen eskuetara iristen ote den galdetzean.
Luxuzko autoak nahi ditugu, arropa berria, jostailu ederrak, makillajea... Ez dugu norberaren burua maite eta hori lortu ahal izateko gure ondasunei begiratzen diegu, materialtasun hutsean bizi baikara... Ez dugu hartaz gabetu nahi, ezta hauen izena ezagutzen ez duen haur bati emateko ere. Eta gaur, buruari buelta asko eman ondoren, oheratzeko garaia dela ohartu naiz. Oraindik ere, zure hutsa nabari dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario