Udazkena

lunes, 15 de octubre de 2012

Ausardia eta gogo indarra.



Beti pentsatu izan dut ausardia gauza ederra dela. Zoroa edota lerdoa, jende arruntak ausardiari atxikitzen dion baliokidea dela uste dut. Baina, segundu batez pentsatu ezkero, ausardiak lerdo izateak baino mila aldiz esfortzu gehiago eskatzen duela esango nuke. Denak hilko gara egunen batean, nahi ez badugu ere, denon amaiera berdina izango da, beraz, zergatik ez dugu azken tren hau gustoko duguna egin ondoren hartuko? Zertarako ote gaude bada mundu honetan? Gure bizitza guk geuk bizitzeko. Amaiera berdina izango dugu, bakoitzak aldatu ahal izango duena bertarako ibilbidea izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario