Udazkena

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Zu zeure bizitzaren jaun eta jabe.

Printze urdinak dorre altuan dagoen printzesa herensugearengandik salbatzeko ezpata nola erabili ikasten du, baita lurraldea nola defendatu ere, eta herriko dama guztiak berataz maitemin daitezen bere burua apaintzen du.

Errauskinek etxe zoko guztiak garbitzen jarraitzen du, egunen batean, ezerezetik, maitagarria azaldu eta bizitza goitik behera aldatuko zaiola susmatu ere egin gabe.

Txanogorritxok basoan galduta jarraitzen du, otsoaren tranpan erori eta bide luzeena hartuz.

Zazpi ipotxek Edurne zuriren kutxaren aurrean malkoak isuriz dihardute, neskatxa muxu bidez suspertuko duen printzea noiz etorriko zain.

Eta hala, norberak bere bidea jarraitzen du. Ez dakigu ez, guztia lehendik idatzia dagoen ala ez, baina oraingoz, zalantza albo batera utzi eta har dezagun gure esku artean norberaren ibilbidea idatziko duen luma.

No hay comentarios:

Publicar un comentario