Maite duzuna aldentzen uzteko behar den indarrean pentsatzen jarri naiz.. eta zuk diozu ez zarela indartsua.. Horrek sortzen dizun amorruarengan ere, pentsatzen jarri naiz eta ulertzen dut.. Baina horretan pentsatzen jartzeak indarrak alperrik agortzea besterik ez dakar. Zure indarrak ez dituzu horretan galdu behar.. Zure ametsa betetzeko bidean zaude eta hor amorruak ez du lekurik. Bildu indarrak, gutxi direla? Ba geratzen direnak.. baina bildu. Udarari bide ematen dion negua bezala da hau.. Luzea eta hotza, baina erdian udaberria duena.. bertan izango nauzu.. Eta azken batean uda iritsiko da, berriro ere, goxotasuna. Beraz, denbora kontua da. Hartu beraz, indarrak, bildu guztiak eta joan zure ametsen bila, nirea zain izango da eta.
Ametsak zer diren badakizu?
Ez dira amaitzen, ez da uneko erabaki soil bat.. Oinarri finko bat dute eta hori ez da aldatzen.. Maite zaitut eta hemen izango naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario