Udazkena

miércoles, 22 de enero de 2014

Heldu ondo eta mesedez, ez inoiz askatu.

Izugarria baita... Hitzak topatu nahian nabil, baina etzaizkit irteten.. Milaka hitzen bidez zure edo nire bertuteez mintza naiteke, baita elkarrekin eratzen dugun taldeaz ere, edota guztia zurekin irago nahi dudan etorkizunaz labur nezake.. Baina ziur naiz, hitzak bata bestearen atzetik jartzen hasita ere, ez nintzatekela esan nahi dudana esatera iritsiko.. Beraz, guztia galtzeak sortzen didan beldurraz mintzatuko naiz.. Bai, guztia eta beldurra, horiek dira aipaturiko hitzak. Behin baino gehiagotan azalduriko moduan, ezerezetik azaldu eta guztian bilakatu zara.. Hainbeste, non, zu gabeko egunek biziari zentzu galarazten dioten.. Guztia ez da arrosa kolorekoa izango, baina hau, azken batean kolore bat besterik ez da.. Margo dezagun beraz etorkizuna guk nahi dugun kolorez. Zure beldurrak ezagutzen ditut eta zin dagizut presioak albo batera utziko ditudala, amaitu dira. Maite zaitut, eta honek ez du gustuko izatea soilik laburtzen.. askoz gehiago adierazten du.. Bertan izango nauzula, beharrezkoa denetan gogor egingo dizudala, helburu nagusia gure etorkizuna izango dela, baina horretarako orainean zentratuko garela, beharrezkoa den denbora itxarongo dudala eta horretarako, urratsez urrats joango garela.. ezin dugula jauregia eraiki lehenik txoritxoen etxea egiteko gai ez bagara.. Ez diot garrantzirik kendu nahi, zure mina sentitzen ez badut ere, zu galtzearekin alderatzen dut, eta uste dut zerbait hurbiltzen naizela.. Beraz, ez diot zure arrazoiari garrantzirik kenduko.. Bai aldiz, gure etorkizunarekin alderatuko dudala.. Etorkizun honek elkarrekin aurrera egitea merezi du eta zure erabakiak onartuko baditut ere, ezin ditut nire sentimenduak ezkutatu.. Bertan izango naiz erortzear zaudenean eta aurrera eginaraziko dizuten erabakiak hartzen lagunduko dizut.. Aurrera egiten laguntzen dizuten erabakiak.
Etorkizunean zure alboan izango dudan bidea dut amets, ez batak bestea gabe atzera eginaraziko diguna.. Gauza bakoitzak bere unea du eta gureak ez du mugarik, beti izango nauzu zurekin.. Orain, hainbeste desiatzen dugun "gu" horrek bizirik iraun dezan ordea, oraina onartu behar dugu eta horri aurre egin, beti ere, dauden aukerei begiratuz. Azken hauek, direnak direla ere, aurrera egingo dugu.. Bai, egingo dugu, biok, elkarrekin...

«Jamás nos mentiremos… Escúchame bien, eso implica algo más que ser sincero… En este mundo mucha gente es falsa… Las mentiras te rodean… Saber que existe un archipiélago de personas que siempre te dirán la verdad vale mucho… Quiero que formes parte de mi archipiélago de sinceridad…

»Saber que puedes confiar en la otra persona, que nunca te mentirá, que siempre te dirá la verdad cuando se lo pidas, no tiene precio… Te hace sentir fuerte, muy poderoso…

»Y es que la verdad mueve mundos… La verdad te hace sentir feliz…La verdad creo que es lo único que importa…»

Eta hala da, egia esango dizun pertsona bat izatea izugarria da.. Ez ahaztu, hemen izango nauzu beti. Mesedez, ez utzi joaten, ez beste behin.. Maite zaitut, eta datorrena datorrela ere, aurre egingo diogu, elkarrekin indartsuak gara. 

Elkarrekin indartsuak gara eta ilargiraino eta bueltarako bidea egingo dugu nahi bezain bestetan. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario