Duela hilabete batzuk bada txalupatxo bat, nire ametsak zazpi itsasoetan zehar betearazten dizkidana. Hilabete batzuk esan badut ere, onartu beharra dut askoz lehenagotik banu bezala miresten dudala. Bada beraz, ia herritik atera ere egin gabe mundua ezagutzera naraman txalupatxoa. Bela, arraunak, sokak, timoia eta gainontzeko guztia nola erabili ikasi ondoren, biok batera, izar berdinari begiratuz, norabidea markatu genuen. Hala ere, eta itsasoa beti bare izaten ez denez, ekaitzak bere lana egin du eta nire txalupatxoa urez bete da. Bada ordea, txalupak ez dakien zerbait. Trastelekuan kuboak ditut eta hauen bidez, barruko ur guztia ateratzen saiatuko naiz. Honek funtzionatzen ez badu, esponjarekin ekingo diot. Etsita nagoela uste duzunean ere, aurrera jarraituko dut eta non konektatu ez dakidan lehorgailuaz ura lurrunduko dut. Azken aukera moduan, eguzkiari eskatuko diot laguntza, azken batean, gaur laino badago ere, biharko eguna beste egun bat izango baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario