Udazkena

jueves, 30 de enero de 2014

Infernua eta aurrera jarraituz gero, irtenbidea.

"El infierno de los vivos no es algo que será; hay uno, es aquel que existe aquí, el infierno que habitamos todos los días, que formamos estando juntos. Dos maneras hay de no sufrirlo. La primera es fácil para muchos: aceptar el infierno y volverse parte de él hasta el punto de no verlo ya. La segunda es arriesgada y exige atención y aprendizaje continuos: buscar y saber reconocer quién y qué, en medio del infierno, no es infierno. Y hacerlo durar, darle espacio."


Ez zaude bakarrik, hemen nago eta zin dagizut aurrera egingo dugula. Eskua heldu nizun behin, eta bidea zaila bada ere, zure alboan egingo dut. Amets bat dugu helburu eta horren bila goaz, kosta ala kosta. Zurekin nago eta zurekin izango naiz. Orain, inoiz baino indar handiagoz helduko zaitut eta "elkarrekin indartsuak gara" esaldiak bizia hartuko du, egi biribila bihurtuko da. Eutsi gogor, txalupak balantza egin ez dezan, ni ere barruan bainago eta ez baitiot iraul dadin utziko.

Zurrunbiloaren barruan puntu txuria ikus dezaket, eta nork daki? Agian, kanporantz irten beharrean, barrurantz joanez topatuko dugu irtenbidea. Beraz, heldu gogor, bertarako bidea korapilatsua izango baita, baina ez ahaztu amak esana, "korapiloa askatu behar da".

Maite zaitut. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario