Zure konpainian igarotzen ditudan egunek kolore berezi hartzen dute. Kolore horiek nire arima betetzen dute eta guztiari zentzua ematen dio. Zure alboan, zurekin, erori nahi dut, gero altxa gaitezen; zure alboan negar egin nahi dut, gero elkarri irrifar bat atera diezaiogun eta zure alboan akatsak egin nahi ditut, bion artean konpon ditzagun.
Zure alboan, zurekin, bizitza bat igaro nahi dut, beste bat sortu nahi dut eta zuri eskutik helduaz zenbat maite zaitudan adierazi nahi dizut.
Zure muxu bakoitzak berpizten nau, zurekin egindako plan bakoitzak zentzua ematen dio guztiari.
Zure alboan, zurekin, indar gramoak pilatu nahi ditut, gogor besarkatu nahi zaitut eta zure alboan, zurekin nire egunen amaieraraino iritsi nahi dut.
Maite zaitut bihotza, tú no eres sin mí.
Zuri, belarri gainean eskua sentituz lo hartzea gustuko duzun horri.. gogoratu korapiloa askatu behar dela eta oso estua badago ere, pausoz pauso, hariz hari askatzen joango garela.
Zuri, belarri gainean eskua sentituz lo hartzea gustuko duzun horri.. gogoratu izan nahi duzun guztia izatera heldu zaitezkela.
Maite zaitut bihotza, yo sólo soy contigo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario