Gaur arratsaldean zer egin ez nekiela eta, urgentzitara joan naiz, bularraldean nuen mina zela eta ea zer esaten zidaten entzutera. 18:30 inguruan ziren eta harrera mahaira gerturatu naiz. Txartela erakutsi eta lehen atearen aurrean itxaroteko esan didate “segituan” hartuko nautela esanez. Irtetean konturatu naiz “segituan” hitzaren esanahia orain arte nuenaren oso desberdina egingo zaidala gaurtik aurrera. 18:52 aldera ama seme bat gerturatu dira eta minutu batzuk lehenago agure bikote batek libre utzitako eserlekuan eseri dira. Zazpiak eta hogeita bost aldea ea medikua eta bi agureak bizirik jarraitzen zuten galdetu diot neure buruari, izan ere, sartu direnetik denbora gelditu dela dirudi.. Ama alaba bat ere iritsi dira eta haurren ezinegonari erantzunez, ama bakoitzak mugikorreko jolasetan aritzeko esan dio bere seme edo alabari.. musika eta guzti! Haur bat, asma zuela eta negarrez sartu da bere amarekin eta gure aurretik pasatzeko esan diogu.. Ordurako, plastikozko baso batean pixa egin behar izan duen gizona joana zen.. Noski, zortziak ziren.. Medikuari “teneís prisa, o así?” esan duela entzun diot.. o así?? Oraindik, jada ordu t’erdi baino gehiago zain neramanean, ez eguzkiak ezta euriak ere etxera lagunduko ez ninduten hartan, bost axola zitzaidan goizeko seietan ere hartzen baninduten ere.. Kexatzera joan eta “es que está en una urgencia” esan didate.. Mediku bakarra eta urgentzitan bi orduz zain gindoazen 9 pertsona.. horra hor murrizketen hainbat eta hainbat emaitzetako bat.. Halako batean nire txanda iritsi da eta ibuprofeno bat hartzeko esan dit eta pasatzen ez baizat bihar itzultzeko.. Bihar?? Ibuprofenoari mesedez, mina kendu diezadan erregutu diot, ez baitakit bestela, biharko egunpasarako bazkariaz gain, afaria ere eraman beharko dudan..
No hay comentarios:
Publicar un comentario