martes, 4 de marzo de 2014
Izugarri maite zaitut.
Zurekin igarotako une bakoitza azter dezaket eta zein baino zein zoragarriagoak direla ohartzen naiz. Zin dagizut kafesnea ohera eramaten jarraituko dudala eta lo zaren bitartean, zure ametsaren zaindari, kopetean muxu emanez, zein zoragarria zaren sentituko dudala. Besarkadak oparituko dizkizut eta hauetako bakoitzean nire indar eta maitasun osoa transmititze aldera egingo dut, belarrian laztan egiten dizudan bitartean, nire bular gainean lo hartu dezazun. Zure hitz goxo bakoitzari muxu batez erantzungo diot eta maitasunik handienaz nire begirada zugana zuzenduko dut, beste behin ere, zu gabe zer egingo ote nukeen nire buruari galdetzen diodalarik.
Your eyes, they shine so bright, I want to save their light
I can't escape this now, unless you show me how.
Imagine dragons - Demons.
MAITE ZAITUT PITTIN.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario