Udazkena

domingo, 4 de mayo de 2014

2. Eguna. Zaila dela esatea, motz geratzea litzateke.

Mundua hobe joango litzateke, norberak bere akatsak onartuko balitu, gaizki egin dugula onartuko bagenu, perfektuak ez garela ulertuz gero. Aitzaki bat bilatze aldera egiten dugu gure akatsei garrantzia kentzeko saiakera batean, beste errudun batzuk bilatzen saiatzen gara, "quitarnos el muerto de encima".. 

Errudun direla onartzen duteneko auziak ikusi nahi nituzke, geratu eta baimendua baino abiadura handiagoan zijoazela onartzen duten gidariak.. 

Garrantzitsua da akatsak non egin ditugun jakitea eta hauek onartzea, berriro ere egin ez ditzagun. Gehienetan zigorraren beldur izaten gara, baina zigorra gutxienekoa da, zure buruarekin egiazko izatean dago gakoa. 

Zuzendu ditzagun akatsak, gaizki egin izan badugu ere, guztiak du konponbidea nahi denean.

Nahi denean.. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario