Isiltasunak nitaz galdetzen badizu, esaiozu lore bat naizela,
indarrak batu eta bere sareetatik irten naizela.
Isiltasunak nitaz galdetzen badizu, esaiozu bere kide naizela,
baina, aldi berean, ihes egin nahi duen amorantea naizela.
Isiltasunak nitaz galdetzen badizu, esaiozu beti hemen izango naizela,
oraingoan ordea, oihu egin beharrean aurkitzen naizela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario