Konponbidea topatzeko animatu beharra dago, askatu eta aldatu beharra, leku beretik biraka aritzeari uztea ezinbestekoa da. Arazoa txoko ilun bat da, iragana eta etorkizuna nahasten dituen kaiola bat. Arazoa beldurren emaitza da, nahi eta ahal izatearen arteko muga. Arazoa gure buruan ezkutatzen da, oraina lapurtuz. Errealitatearen zati bat da arazoa, bertara ihes egin eta egi bakarra bailitzan defendatzen dugun koba bat. Arazoak arazo izateari uzten dio bertatik irteten garenean, kanpotik ikusten dugunean. Arazoak berak arazoak izaten ditu inguratzen gaitun mundua, gu geu garena eta balio dugunari begiratzen diogunean. Arazoa txikitu egiten da handitzen bagara, hortzimuga urrundu egiten da altxatzen bagara.. Arazoa irakaspen bihurtzen da eta honek indartsuago egiten gaitu, jakintsuago bilakatzen gaitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario