Gaurko eguneko sentsazioa adierazteko eskatuko balidakete ez nuke hitzik izango, ez nuke nola egin jakingo.. edota ez zenukete ulertuko... Badira jada ia hiru urte, behin eta berriro gurpil berean bueltaka gabiltzala. Zenbaezinak izan dira elkarrizketak, haserreak, besarkadak, begiradak eta nola ez muxuak. Guzti hori alde batera uztea lortu genuen, sekula egin gabekoak egin genituen, eta hori guztia, aurrera jarraitzeagatik. Gaur ordea, esaldi bakar batek banatu ditu nire oraingo eta orain arteko desirak... Jada guztiz desberdinak dira, eta guztia atzean uzteak min ematen badit ere... Bukatu da. Izugarria izan da, baina "lo bueno se hace esperar" esaldi horren esanahia hautsi dugu, eta ni jada, nekatu naiz itxaroteaz.
Beti.
Mostrando entradas con la etiqueta Amarillo.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Amarillo.. Mostrar todas las entradas
martes, 28 de agosto de 2012
sábado, 25 de agosto de 2012
Non gogoa, han zangoa!
Beti bezala, buelta gehiegi ematen dizkiogu gauzei... Behin eta berriro ideia bera darabilkigu buruan bueltaka... Zalantzak dituzula? Galdetu!, Etzaituztela ulertzen? Azaldu!, Ez dela atsegina? Kexatu, borrokatu!, Gustoko duzu? Esan!, Bere falta duzu? Deitu!, Gogotsu zaude? Ekin!, Lortu nahi? Eskatu... Ezetza jada badaukagu, beste inork baina hobe ezagutzen dugu... Baietzaren arriskua geratzen zaigu.
Aske gara.
Aske gara.
miércoles, 20 de junio de 2012
Atzo, gaur eta beti.
Egun guztia daramat buruari birak emanez... Eman zenidan azken muxuaz oroitu nahian. Ez naiz oroitzen ordea. Zapuzgarria da, oroitu nahi eta ezin... Zoriontsu izan ginen azken egunaz oroitu nahi dut,
baina... hori ere ahaztu egin zait.
Batzuek "norbera gutxiestea" deitzen diote, nik ordea, "nahi dudanagatik burrukatzea" deitzen diot.

Esan genezake, konturatu ere egin gabe, heldutasunaren eskaileretan koxka bat gehiago igo dudala...
Gaur goizean esnatzean, buru biratu eta ohe hutsarekin egin dut topo. Onartu beharra dut larritu egin naizela, baina, hala ere, zera pentsatu dut ondoren...
Aldizkako eguzkiaren antzera zerua argitzearen zain egoteak ez duela merezi, trumoiek gehiago beldurtzen bainaute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

