Udazkena

Mostrando entradas con la etiqueta Irakaslerik hoberena.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irakaslerik hoberena.. Mostrar todas las entradas

martes, 18 de junio de 2013

I love you, mom.


Beste behin ere, bidea erakutsi didazulako. Nire ametsak egi izan daitezen laguntzen didazulako eta begiak ireki nituen une horretatik nire alboan zaudelako. Bizitza deritzogun bide honetan guztiok igarotzen ditugu une onak eta txarrak, baina kontuan hartu behar izaten da guztiaren muina ez datzala egoera horiek bizitzean, hauetatik ikasi eta etorkizunean ikaskizuna praktikan jartzean baizik. Hala bada, hartu zure denbora, bizitzari eman nahi diogun norabidea ez baitugu egun bakarrean erabakiko. Denbora behar da, ez dizut ukatuko hori hala dela, baina denbora... zertarako merezi du bada denbora pasatzeak benetako baliorik ematen ez badiogu? Beraz, eta esan bezala, hartu zure denbora, entzun zure barrenari eta erabaki. Baina kontuan hartu erabaki horrek zurea behar duela izan. Norberak bere bizitza bizitzeko aukera eta eskubidea ditu, hala bada, entzun besteen gomendioak eta baita jartzezun dizkizuten oztopoak ere, azken batean ongiaren eta gaizkiaren arteko oreka beharrezko baitugu bidea topatzeko. Baina ez ahaztu, guzti honetatik zerbait ona atera behar duzula, gaurtik aurrera zure bizitzari eman nahi diozun zentzua topatuz. 


Por que una vez más me has mostrado el camino. Por que me ayudas a que mis sueños se hagan realidad y por que permaneces junto a mi desde el momento en que abrí los ojos. Todos vivimos buenos y malos momentos en este camino al que llamamos vida, pero hay que tener el cuenta que lo esencial no es vivir cada una de ellas, si no sacar algo bueno de ellos para ponerlos en práctica en un futuro. Así pues, tómate tu tiempo, pues necesitarás más de un día para decidir qué dirección quiere darle a tu vida. Se necesita tiempo, no te negaré que eso es así, pero el tiempo... ¿Para qué sirve el paso del tiempo si no le damos ningún valor? Por lo tanto, y tal como te decía, tómate tu tiempo, escucha tu voz interior y decide. Pero ten en cuenta que esa decisión ha de ser tuya. Cada uno tiene la oportunidad y el derecho de vivir su propia vida, así pues, escucha tanto las recomendaciones como sus impedimentos, pues al fin y al cabo es necesario un equilibrio entre el bien y el mal para que puedas dar con tu camino. No lo olvides, debes sacar algo bueno de todo esto, para hallar el rumbo que a partir de hoy tomará tu vida. 






viernes, 31 de agosto de 2012

No contra la guerra, sí a favor de la paz.

Gaur, zure mina sentitzen dut... Zenbatekoa den jakin ezin badut ere, mina dut... Egunero entzuten da, Minbiziaren aurkako ikerketak aurrera doazela, beste ez dakit zer produkturekin dabiltzala lanean edota gutxien espero dugunean sendabideren bat topatuko dutela. Bitartean, milaka pertsonak seniderik maitatuenak galtzen dirau eta guk doluminak eman eta gure egunerokoan jarraitzen dugu.

sábado, 25 de agosto de 2012

Aitona Manu.

Oiartzunen jaio zen 1916ko Ekainaren 30ean. ZAragozan Albaitaritzako ikasketak egin zituen. Gipuzkoan (Zarautzen) jardun zuen. 1955ean "San Francisco de Asís" saria jaso zuen "Contrbución al estudio de la cistitis hemorrágica o hematuria de los bóvidos lanaren eskutik. Bere lan "Catecismo del ganadero"-rekin 1959an "Bizkaiko Aurrezki Kutxa" saria jaso zuen. Lan hau 1960an argitartu zen. Juan María Galarraga eta José Mª. Aranzadirekin "Zabalegui" Landa Eskola sortu zuen Donostian. 25urteetan zehar Baserritarrei, zehazki nekazari eta abeltzainei, zuzenduriko Euskerazko irrati saioen arduraduna izan zen eta bertako hitzaldiekin liburu bat osatu zuen "Baserria diru-bidean" (1957) izenburupean. Euskal Akademia den "Euskerazanitza"ren sortzaileetako bat izan zen. Bere anaia Yon-ekin batera "Editorial Edili" sortu zuen Donostian eta baita "Usandizaga" diskografika ere. Bere anaia Ignacio eta Luis Mendietarekin batera "Saski Naski" aldizkaria sortu zuen euskaraz. Euskarazko "Goiz Argi", "Zeruko Argia" eta "Euskerazaintza" aldizkarien sorkuntzan parte hartu zuen. Baita, era berean, Espainiako Gerra Zibilaren aurretik "La Voz de Navarra" eta "El Día" egunkarien sorreran, ere. Begaran egindako Euskaltzaindia kongrsuan Herriko euskararen biziraupena defendatu zuen euskara batuaren aurrean. bere anaia Yon, Joxe eta Dionixiorekin Zaragozako "Eusko Ikasleak" disziplinan aktiboki parte hartu zuen dantza eta txistua irakasten. "El matrimonio es así" liburuaren egilea da. Sei hilabetez bere anaia Yon-en "Euskadi Group"-en parte hartu zuen txistulari, dantzari eta abeslari gisa Kanada, Estatu Batuak, Kuba eta Puerto Ricon zehar. "Oñatibia'tar Yon Ikastetxea" akademia elkartea sortu zuen Donostian. Oiartzungo "Luistarrak" elkartearen lehendakari zenean "Garbialai" elkartea sortu zuen futbol, pelota eta txirrindularitzako sailekin. Maritxu Barriolarekin elkarlanean aritu zen Gipuzkoako poxpoliñen taldeak sortuz. "Euskal Sena" delako ikuskizunaren sorkuntzan ere lagundu zuen. Bertan, dantza eta abesti herrikoiez gain, bere anaia Yon-ek sortutako beste hainbat abesti aurki daitezke, hala nola, Arrantzaleen poema. 70 urte inguru zituela Albaitaritzako eginkizunetatik aldendu zen. 1997ko Martxoaren 12an hil zen, 81 urte zituelarik.

domingo, 22 de julio de 2012

Iturriaren legea: TODO o nada.

Gaua luzea izan da... haren ondorengo loa ordea, laburra, oroitzen dudan laburrena. Azken bagoian sartu eta beste lau aurpegi irrifartsurekin egin dugu topo. Beti bezala, bidaiaren iraupenaz galdegin didazu eta nire loaldiaren antzekoa dela erantzun dizut. Tarte batean bada ere, denak jolasari ekin diogu eta merezi izan du, noski baietz. Iritsi bezain pronto zure alaitasun aurpegia ikusi dut eta zera esan didazu:

- Ez dut botakarik egin!

Ez nuen eskerrik askorik behar, nahikoa izan da zure poztasuna sentitzea. Konturatzerako etxean bertan  ginen eta maitasun handiz eginiko txokolatezko tarta zati batekin aurkitu naiz nire platerean. Ikaragarri gustatu zait, ez ordea, arratsaldea zuekin igarotzea bezainbeste. Zuen guztien irrifarrak, oihuak, korrikaldiak... nahikoa arrazoi dira etxera iritsi eta oheratzean gaur goizean esnatzeak merezi izan duela pentsatzeko.

martes, 12 de junio de 2012

Egizu irrifar, merezi du eta!

Goizean esnatu eta leihotik begiratzean euria ari zuen, zerua ilun zegoen eta hori gutxi balitz kanpoan hotz egiten zuen. Hala ere, guzti hori ez da nahikoa arrazoi izan nire aurpegian duela egun batzuk sortutako irrifarra desagerrarazteko. Zuregana jo dut nire poztasuna adierazteko asmoz eta, bapatean, zure irrifarraz jabetu naiz, zu ere pozik zaude. Hainbeste denboran itxarondako zoriona jada iritsi zaizula ikusteak are gehiago poztu nau...

Bai, gaur zoriontsu naiz, ... naiz?  GARA!

Mila esker.

domingo, 6 de mayo de 2012

Zorionak Ama!!


Bihar goizean hurbil zaitezte goxo-goxo beragana, ta esaiozue orain artean lotsaz gordetako dana, eskerrikasko guztiagatik asko maite zaitut ama!


martes, 7 de febrero de 2012

Urtarrilaren 31a.

Zuhaitza haztea gauza zaila omen da. Hala ere, bidea errazteko edo, bi modu aurki genitzake besteak beste. Batetik, besterik gabe hazia landatu daiteke edota beste zuhaitz bati adarra moztu dakioke, uretan sustraiak bota ditzan, ondoren lurrean landatzeko. Biek ordea, pazientzia, goxotasuna eta maitasuna dituzte oinarri. Hala hazi izan uduz zuk ere familiko zuhaitza; semeak, ilobak, bilobak... eta denentzat maitasuna soberan izan duzu beti. Muxuak, irrifarrak, begirada alaiak ez zaizkigu falta izan. Beraz, hain berezia duzun egun honetan zureganako maitasuna adierazten utz iezaguzu.

Zorionak Amona!