Udazkena

lunes, 23 de enero de 2012

Beti dagoelako irrifar egiteko arrazoiren bat!

Garai batean, ipuinetan ageri ohi diren magiaz beteriko baso urrun batean, maitagarri batek iratxo goibel batekin egin zuen topo. Iratxoa oso triste zegoen, zuen lan guztiaren ondorioz ezin baitzuen bere lagunekin elkartu, ez familiartekoen elkarrizketarik entzun, ezta berarentzat denbora hartu ere. Maitagarriak errukiz esan zion beti zegoela irrifar egiteko arrazoiren bat.

-Baina zergatik egin irri gauzak egiteko nahi adina asti ez badut?

-Eta zergatik ez? -erantzun zion maitagarriak.

Bizitzako gertaera xinpleenak izaten dira azken batean altxorrik preziatuena. Gogora itzazu zure lagun, adiskide, senitarteko eta gainontzekoen muxu, besarkada, irrifar eta esker oneko hitzak. Gorde itzazu zure bihotzean eta ez inoiz hegan egiten utzi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario