Udazkena

jueves, 19 de enero de 2012

Bidaiatzeko txartela.

Egun luzea izan zen. Bazirudien egunaren amaiera ez zela behin ere iritsiko, baina miraria bailitzan, eguzkiak errelebua eman zion ilargiari. Berandu zen oso eta oheratzeko erabakia hartu nuen. Ohean sartzearekin batera segituan lokartuko nintzela uste banuen ere, ez zen hala izan. Buelta batera eta buelta bestera. Zer ote zen? Egia zen bai gau hartan ezer gutxi afaldu nuela, baina ez, nire sabelean ez nuen inolako mugimendurik ez soinurik nabaritzen. Hura zen hura ezinegona. Kopeta ukitu nuen, baina han ez zen sukar arrastorik. Ohetik altxatu nintzen, baina ispiluan neure burua begiratzean frogatu ahal izan nuen kolore ona nuela. Zer arraio gertatzen zitzaidan?

Denbora gutxi behar izan nuen zure gaueroko muxuak behar nituela ohartzeko. Txokomarrubizkoak, natazkoak, kokozkoak, yogurtezkoak edo limoizkoak badira ere, gaueroko ametsetan bidaiatu ahal izateko bidai txartel preziatuenak baitira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario