Udazkena

martes, 17 de enero de 2012

Alboan behar zaitut...

Gaur oihu egin nahiko nuke. Beste behin, txikitan egiten genuen moduan zure ezkutalekutik ateratzeko eskatuko nizuke, deiadarka jolasa amaitu dela eta zure berotasuna sentitzeko beharra dudala adieraziz. Beste behin, niregana hurbilduko zinateke eta beste inork ez bezala besarkatuko nindukezu. Zure magalean hartuz, zure besoek nire gorputz malgua bilduko lukete. Beste behin, begietara begira geratuko nintzateke, ez bainaiz inoiz nekatu zure begi handi eta eder horiek ikuskatzeaz. Beste behin, muxu emango nizuke masailean eta nahikoa ez bada ere, zenbat maite zaitudan adierazten saiatuko nintzateke. Beste behin, eta oraindik ere amets eginez, alboan behar zaitudala oihukatuko nizuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario