Udazkena

domingo, 15 de enero de 2012

Carpe Diem!

Bizitzako uneak bi multzotan bana genitzake, alde batetik ondo sentiarazten gaituztenak eta bestetik aurreko guzti horietaz ahaztu eta guztia gaizki doala pentsarazten digutenak. Baina... nola liteke une bakar batek gainontzeko une on guztiak ere beltz bihurtzea? Mila aldiz esango digute bizitza zoragarria dela, baina guztiz naturala da noizean behin kobazulo luze eta ilunenean sartuta aurkitzea, irteera bilatu ezinik. Beraz, senti ditzagun une bakoitzean sentitu beharrekoak, negar egin behar denean, negar egingo dugu, gogotsu gainera! Eta berdin irrifar egitean ere. Askotan, jolas parkeetako atrakziorik altu eta beldurgarrienean igotzeko beharra izaten baita, segurtasuna kontuan hartuz eta gu geu izanez. 


Damu zaitez eginiko ekintzez eta ez egin gabe utzi dituzunez!*

No hay comentarios:

Publicar un comentario