- Zer izango ote da benetako zoriontasuna? Zertan oinarrituko ote da? Egia ote da gustuko pertsona zurekin egotea nahikoa dela, edota garai zail hauetan lan bat izatea... edo agian behar adina diru izatea, modu honetan ez bait genuke eguneroko gastuetan pentsatzen aritu beharko... eta adiskideak eta familia inguruan izatea zer? horrekin bakarrik nahikoa izango ote litzateke? Azken batean.. zertan datza zoriontasunak?
-Pentsa ezazu unez batez zer den gehien kezkatzen zaituena.. Ziur, asko pentsatu ondoren esango didazula une bakoitzean erabaki zuzena hartzea dela kezkarik handiena. Baina nola jakin zein den erabaki zuzena? Zuzena ordea, norentzat? Bakoitzarentzat azken finean, ezta? Hala bada, egin dezagun gauza bat, ondorengo sei astetan jarrera desberdinak izango dituzu: lehenengoan berekoia izango zara, bigarrenean eskuzabala, hirugarrenean gauzak bi aldiz pentsatu ondoren egingo dituzu, laugarrenean lehenengo bulkadek adierazitakoa, bostgarrenean zuzena zer izango litzatekeen pentsatu ondoren hartuko duzu erabakia...
- Eta seigarrenean?
- Seigarrenean, ... zoriontsu izango zara..
Zoriontasuna ez baita ekintza bakar batera mugatzen, azken finean guztiaren bilkura bat da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario