Udazkena

lunes, 2 de enero de 2012

Good Bye 2011!

Beste behin ere badoa... Milaka irrifar, ehundaka pertsona, esperientzia berriak, gertaera anitzak... Guztiak oroitzapenen kaxan gordeko ditugu denbora batez. Noizean behin begirada bat botako diegu; triste gaudenean alaitzeko, izandako akatsez ikasteko, une onak beste behin bizitzeko, gurekin egon diren guzti haiez oroitzeko, une jakin batzuetan sentitu genuen berbera sentitzeko edota besterik gabe, patxadaz, guztiaz oroitu eta eskerrak emateko.




Mila esker, beste behin ere, guzti honen partaide izateagatik :)

No hay comentarios:

Publicar un comentario