Udazkena

domingo, 12 de febrero de 2012

Arrazoia ala zoriontasuna?

Arratsaldeko zortziak ziren eta bikote bat autoan zihoan lagunekin zuen afari batera. Jatetxea ez zen oso ezaguna, beraz, autoa hartu baina lehen neska gazteak planoa bistaratu zuen. Mutila gidatzen zihoan bitartean bien artean kaleak arretaz begiratzen zituzten, galdu ez zitezen. Neska gazteak adierazi zion hurrengo bidegurutzean ezkerraldera jo behar zuela, mutilak ordea ezetz zioen. Eztabaidan hasi baino lehen neskatoa isildu egin zen eta mutilak eskuinerako bidea hartu zuen. Bi minutu ere ez zituen behar izan okerreko bidea hartu zuela konturatzeko. Orduan neskak irrifar egin zuen bere barrurantz berak arrazoi zuela oroituz. Mutilak, kostata, barkamena eskatu zion eta jatetxerako bidea isilune luze batean murgildurik egin zuten. Lagunengana iristean, hauei barkamena eskatu zieten atzerapenarengatik. Afaltzez amaitu ondoren, autoan sartu ziren eta mutil gazteak neskari galdetu zion ea zergatik ez zuen bere horretan jarraitu, arrazoi zuela baldin bazekien. Neskak irrifartsu ondorengoa erantzun zion:

"Arrazoia izan eta zoriontsu izatearen artean, zure alboan izan dezakedan zoriontasunaz gozatzea atseginago baitut".

No hay comentarios:

Publicar un comentario