Udazkena

martes, 21 de febrero de 2012

Zu.

Gaur egun denak gabiltza batetik bestera presaka... Ez dakigu zein den honen zergatia baina azken finean, zer axola du? Horretan pentsatzeko ia astirik ere ez dugu eta. Ez litzateke gaizki egongo egunean zehar pare bat minutuz arnasa lasai hartzea eta azken batean benetan balio duen guztiarengan pentsatzea. Lagunak, familia, bikotekidea, ezagunak, herria, itsasoa... Bertan ditugu, askotan hauetaz oroitzen ez bagara ere. Gutxien espero dugunean agertzen dira, berriro ere, gure egunerokotasunean eta modu batean edo bestean, aurrera jarraitzeko hain beharrezko dugun irrifar hori ateratzea lortzen dute. Etzazu inoiz ahaztu; zure aurpegi horretan bi begi, iluntasunean egiteko argi.


No hay comentarios:

Publicar un comentario