Udazkena

martes, 13 de marzo de 2012

Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau.

Eskailerak igo eta gidariak nire eserlekua zin zen erakutsi zidan. Eseri eta autobusa martxan jarri zenean inguruko bidaiariei begira jarri nintzen. Denak desberdinak ginen. Nire alboan, metro gutxira, mutil gazte bat zegoen kuaderno batean marrazten. Esan beharra dago nahiko zarpailak zirela... Honen atzean mugikorreko musika entzuten zihoan neska bat zegoen, ile jasoarekin eta ezpainak gorriz margoturik. Oso ederra egia esan. Nire arreta bereganatu zuena ordea gizon gazte beltzaran bat izan zen. Autobusera igotzean txanpon pilarekin ordaindu zion bidai txartela gidariari, gainera janzkeraz nahiko itxura txarra zuen. Helmugara iritsi eta bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Mutila bere neskalagunarengana hurbildu zen eta horrenbeste denboraz marraztutako irudia oparitu zion; neskatoa etxera joan zen, bere jarrera desatseginaren ondorioz lagun gutxi baitzituen; eta gizon beltzarana hainbat eta hainbat lanetako batera joan zen itsasoaren bestaldean zuen familiaren itxaropen sua itzali ez zedin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario