Goizean esnatu eta leihotik begiratzean euria ari zuen, zerua ilun zegoen eta hori gutxi balitz kanpoan hotz egiten zuen. Hala ere, guzti hori ez da nahikoa arrazoi izan nire aurpegian duela egun batzuk sortutako irrifarra desagerrarazteko. Zuregana jo dut nire poztasuna adierazteko asmoz eta, bapatean, zure irrifarraz jabetu naiz, zu ere pozik zaude. Hainbeste denboran itxarondako zoriona jada iritsi zaizula ikusteak are gehiago poztu nau...
Bai, gaur zoriontsu naiz, ... naiz? GARA!
Mila esker.

No se si va por mi baño me e sentido identificada jajajaja GARA!
ResponderEliminarBada egun hori iristean dena lainotua zegoela nire inguruan, hodei ilunak nire barnean, eta handik gutxira miraria! Ekaitza bortitz baten ondoren, tximistak esnatu ninduen eta nire aurpegian irrifarra sortzen joan zen nire barrena oskarbi azaldu bitartean! Hauxe da eguna hainbeste denboran itxaroten ari nintzana, begi-niniak alai, irrifar goxoa, bihotz garbia eta kontzientzia lasai!!!
ResponderEliminar