Zein erraza den maite zaitut esatea... gero eta gehiago gainera. Baina, betiko arazo berarekin egiten dugu topo; zu maite zaitut baina, nire burua maitatzeko zure hitz goxoen beharra dut. Nola ordea? Edozeinek esango lizuke ederra zarela, izugarrizko bihotza duzula edota zure ingurukoei irrifarrak sortzeko berebiziko erraztasuna duzula.
Hori ordea, ... ziur zaude nik esan behar dizudala? Eguneroko ekintzetan ikusten da guzti hori eta ekintza horiek guztiak zuk egiten dituzu, ez beste inork. Zu zeu zara ekintza horiek lehenengo pertsonan bizitzen dituena, egitearen poztasuna sentitzen duena eta gainontzekoen ongizatearekin konformatzen dena.
Zuk beraz, zure kabuz konturatu beharko zenuke zenbat balio duzun. Izugarria zara! eta benetan zorionekoa ez zara zeu, inguruan duzun jendea kide izateagatik... beraiek dira zorionekoak zu bezalako pertsona bat beraien bizitzan izateagatik, zu ezagutu izanagatik...
Beraz, mila esker zu zeu izateagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario