Udazkena

viernes, 8 de junio de 2012

Hasta la nuve más gris tiene un borde plateado.

Gaur bertan etxera iritsi eta mugikorra hartu dut nire lagunei momentu hartako alaitasuna azaltzeko gogoz. Baina bertan zinen zu eta zure aurpegiak zerbait gaizki zihoala deiadar egi dit.

Noizbait esana zidaten lagunak, ikasketak, kirola, mutila... zaindu behar izaten direla, baina badela zerbait guzti horrek huts egitean bertan dirauena.

Zure aurpegiak beraz, hori adierazten zidan... halakorik galdu ez baduzu ere, bazela zerbait oker zihoana.
Bere aurrean egotean burutik pasatzen zaizkizun irudiak ikus ditzaket, zuretzat zer suposatzen duen imagina dezaket eta zure begietako malkoekin batera  zein garrantzitsua den esaten didazunean zure hitzak egia direla sines dezaket... baina, nahita ere ezin dut zure mina imaginatu.

Badakit ordea, bere buru eta bihotzeko leku ilunen batean gordea zaituela eta zutaz oroitzen ez bada ere, edota nor zaren esaten diozunean aurpegian irrifarra sortzen ez bazaio ere, ziur naiz maite zaituela.
Lagun naizen aldetik esan beharra dizut baita ere, zaila izango dela egoera aldatzea, baina gauza bat argi izan dezazun eskatu nahiko nizuke,

ezer ez dela amaitzen ez badugu ahazten.

"Zuk guzti hori gogoan duzulako eta zure oroimenean bizipen guztiak bizirik iraungo dutelako. "

Maite zaitut pittin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario