Udazkena

jueves, 26 de julio de 2012

Nere bizitzako azukre koxkorra... Maite zattut!

Bidaiatzea aberastea omen da, aniztasunaz jabetzea. Itsasoak, joan etorri bakoitzean hainbat maskor, harri eta harea uzten du itsas ertzean. Esan liteke, olatuek beraien esentzia galtzen dutela bidaia horietako bakoitzean. hala eta guztiz ere, ez gara ohartzen ibilbide osoan zehar itsasoak uste baino gehiago irabazten duela. Pentsa genezake olatuak urertzetik urruntzen diren bakoitzean beraien historiaren zati bat uzten dutela atzean, zatiketa bat gertatzen dela... Baina ez, aro berri bat hasten da, are zoragarriagoa. Itsasoak altxor liluragarriak gerturatzen dizkigu itsas bazterrera guztiok bere magiarekin bustiz.

Mexikoko haize berrien magiak lagun diezazula barruan daramazun altxorra aurkitzen.

I will miss you.

No hay comentarios:

Publicar un comentario