Udazkena

jueves, 26 de julio de 2012

Egizu irri !

-No hago nada en especial, puede hacerlo cualquiera...

Hori esan zenidan eta arrazoi bazenuen ere, beste inork ez bezala alaitzen nauzula pentsatu nuen. Munduan bi pertsona mota daudela esan nizun, batetik bereziak direnak eta bestetik, oraindik, bereziak direla ez dakitenak. Batzuek, zure moduan, jendeari eguna alaitzeko moduko ekintzak egiten dituzte,... guztiek egin ditzaketela? noski.. baina arazoa hurrunago doa, ez baititugu egiten. Gakoa beraz, ez dago egin ahal izatean, egitean baizik.

Berdin dio nola egiten duzun, berdin dio nola hitz egiten duzun edota nola animatzen nauzun.. kontua da egunero egiten duzula eta ezagutzen zaitudanetik, ez dela nire aurpegiko irrifarra urratu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario