Gaua luzea izan da... haren ondorengo loa ordea, laburra, oroitzen dudan laburrena. Azken bagoian sartu eta beste lau aurpegi irrifartsurekin egin dugu topo. Beti bezala, bidaiaren iraupenaz galdegin didazu eta nire loaldiaren antzekoa dela erantzun dizut. Tarte batean bada ere, denak jolasari ekin diogu eta merezi izan du, noski baietz. Iritsi bezain pronto zure alaitasun aurpegia ikusi dut eta zera esan didazu:- Ez dut botakarik egin!
Ez nuen eskerrik askorik behar, nahikoa izan da zure poztasuna sentitzea. Konturatzerako etxean bertan ginen eta maitasun handiz eginiko txokolatezko tarta zati batekin aurkitu naiz nire platerean. Ikaragarri gustatu zait, ez ordea, arratsaldea zuekin igarotzea bezainbeste. Zuen guztien irrifarrak, oihuak, korrikaldiak... nahikoa arrazoi dira etxera iritsi eta oheratzean gaur goizean esnatzeak merezi izan duela pentsatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario