Udazkena

sábado, 25 de agosto de 2012

Kontua ez da heriotzaren ostean bizitzarik ba ote den, kontua da ea heriotzaren aurretik bizitzarik izan den.

Sentitu esateko, esanez sentitzeko.
Sentitu maitatzeko, maitatuz sentitzeko.
Sentitu izateko, izanez sentitzeko. 
Sentitu bizitzeko, bizirik jarraitzeko.

Esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
irri egin nahi eta negarrak irtetea.
Esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
oihu egin nahi eta ixilik geratzea.
Esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
sentimenak nahiak gainditzea.
Esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
bihotzak buruaren lekua hartzea. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario