Gaurko eguneko sentsazioa adierazteko eskatuko balidakete ez nuke hitzik izango, ez nuke nola egin jakingo.. edota ez zenukete ulertuko... Badira jada ia hiru urte, behin eta berriro gurpil berean bueltaka gabiltzala. Zenbaezinak izan dira elkarrizketak, haserreak, besarkadak, begiradak eta nola ez muxuak. Guzti hori alde batera uztea lortu genuen, sekula egin gabekoak egin genituen, eta hori guztia, aurrera jarraitzeagatik. Gaur ordea, esaldi bakar batek banatu ditu nire oraingo eta orain arteko desirak... Jada guztiz desberdinak dira, eta guztia atzean uzteak min ematen badit ere... Bukatu da. Izugarria izan da, baina "lo bueno se hace esperar" esaldi horren esanahia hautsi dugu, eta ni jada, nekatu naiz itxaroteaz.
Beti.
No hay comentarios:
Publicar un comentario