Udazkena

jueves, 17 de enero de 2013

Zorionak!



Zorionak Eider! Bai, gaurko egunean harro, nire burua zoriontzea guztiz bidezkoa dudala deritzot. Ozen esan dezaket beraz, Zorionak! Duela 21 urte, goizeko 9:23an, nola ez, garrasika, mundu honetarako ongi etorriaren bila begiak zabaldu nituen. 21 urte dira jada, eta atzera begira jarri naizenean, ordulariaren orratzek biraka jarraitzen zutela ahaztu zait. Jende pila pasa da neure bizitzatik, egoera ugari bizi izan ditut, zerbait esatearren gazi gozotzat joko nituzkeenak, edo agian ez, ziur naiz gozoek gain hartu dietela gaziei. Gaurko egunean ordea, guztiek ni zoriontzen banaute ere, hitz horien erdiak beste norbaitek merezi dituelakoan nago. Bai, gurasoek. Duela 21 urte, goizeko 9:23an nik garrasi egin eta begiak irekitzearekin batera, zuek guraso izendatu baitzineten, eta beraz,  are harroago esan baitezaket: ZORIONAK BIOI!

No hay comentarios:

Publicar un comentario