Udazkena

miércoles, 9 de enero de 2013

Urtarrilaren 9a.

Oraindik bi aste baino gehiago falta badira ere, jada urduritasuna etorri da ate joka. Joateko data zehatza da bai, urtarrilaren 27an, igandean, goizeko zazpi terdietan irtengo da hegazkina lehendabizi Bilbotik Paris aldera, ondoren Limarako norabidea hartuz, azkenik Santa Kruzera iristeko. Data, ordua eta ibilbidea zehazturik badaude ere, esan beharra daukat sagar baten antzera sentitzen naizela, zuhaitzetik noiz eroriko den ez dakien sagar baten moduan, izan ere, bi aste baino ez ditugu joan ahal izateko beharrezko ditugun azken paperak eta itzulerako azterketetarako apunteak antolatzeko. Unibertsitateak eskaturikoak, irakasleek inongo beste laguntzarik eman ezean agindutakoak, bekari dagozkionak... Eta bitartean noiz eroriko den ez dakien sagarra bailitzan, paperak antolarzeko kontu hau guztia noiz amaituko den galdetzen diogu geure buruari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario