Udazkena

miércoles, 9 de enero de 2013

Abenduaren 27a.

Urduri nago, onartu beharra dut. Gabon garaia da eta ohitura den aldetik egunak familiarekin igarotzen direnez, esaldi bera darabilte denek buruan: "zer moduz? hilabete eskas geratzen zaizue joateko eh?!". Hori gutxi balitz, ondoren, prestakuntzei buruzko galderak hasten dira "dena prest?", "txertoak hartu al dituzue?", "zer, urrutiago ezin joan ezta?" eta antzekoak. Baina, guztiari alde ona ikuste aldera, nori ez zaio gustatzen bada familiartekoen atentzioa bereganatzea? Azken batean ilusioa eta poza ematen baitu jendearen interesa ikusteak.

Esan bezala, urduri nago bai, baina lehengo urteko praktiketako irakaslea kalean topatu dudanean, honek egia biribila esan dit:
"Hori, hara iritsi bitartean da, behin hara iristean eta hankak lurrean jartzean, blaust! akabo urduritasuna, etxean bezala!".

Eta egia da bai, beldurra ezezagunari edo ezagunari izan diezaiokegu eta nire kasua lehenengoarekin bat dator. Askotan itzuleran jartzen dut burua, hiru hilabete ziztu bizian pasako baitira eta konturatzerako hementxe baikaude bueltan. Azken batean etxean bezala egotetik, etxean egotera egingo baitugu jauzi eta ziurrenik hau joan aurretiko urduritasunaren aldean latzagoa izango baita.


2 comentarios:

  1. Que grande eres, txata! :)
    Oain arte komentarioik ez badao blogak beak dena esateulako da: sin comentarios..

    Bakizu ze? nere situaziyua deskribau dezula..urduritasuna, ezezagunan beldurra, familian galderak, papeleua eta bueltatzeko gogo eza, etxen bezela sentitzetik etxen eotea. Bai, halaxe da, baino zuk esan bezela, bitarteko ibilbide hoi ez euki dudaik, gorabeherakin noski (leku guztitan bezela), izugarria izangoala. Eta ez ahaztu asko asko maiteizugula!

    Ni blog hau irakurri ta nunbaiten arrastua uzteko ohitura hartzen hasi naiz, gaurko arrasto hau hemen uztet.

    Muxu erraldoi bat Schmalkaldenetik! :)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eztakizu zenbat eskertzeituten hitz hauek! Bene benetan! Asko lasaitzeit ikustiak pentsamendu edo urduritasun hauek eztitutela nik bakarrik sentitzen. Bai, noski bakitela milaka jende jundala kanpoa eta haiek re hala eongo ziala, baña nik gertuko jendiaz esatet, zutaz alegiya. Esan bezela, pila pila eskertzea!! We miss you little princess!! ;D disfrutatu hilabete hontaz! Eta MAIATZIAN GAUDE!!

      Eliminar