Udazkena

Mostrando entradas con la etiqueta Bidaiatzea aberastea omen da.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bidaiatzea aberastea omen da.. Mostrar todas las entradas

sábado, 8 de junio de 2013

Bob Marley.

El tenía una idea, creía que se podía curar el racismo y el odio, literalmente, se podía curar inyectando música en la vida de la gente. Un día cuando iba a tocar en un concierto por la paz, unos matones entraron a su casa y le pegaron un tiro. Dos días más tarde, se subió al escenario a cantar.


Alguien le preguntó que por qué, a lo que respondió:

-Los que intentan hacer de este mundo un lugar peor, no se toman ningún día libre. ¿Porque iba a hacerlo yo?

"Hay que iluminar la oscuridad".

miércoles, 9 de enero de 2013

Urtarrilaren 9a.

Oraindik bi aste baino gehiago falta badira ere, jada urduritasuna etorri da ate joka. Joateko data zehatza da bai, urtarrilaren 27an, igandean, goizeko zazpi terdietan irtengo da hegazkina lehendabizi Bilbotik Paris aldera, ondoren Limarako norabidea hartuz, azkenik Santa Kruzera iristeko. Data, ordua eta ibilbidea zehazturik badaude ere, esan beharra daukat sagar baten antzera sentitzen naizela, zuhaitzetik noiz eroriko den ez dakien sagar baten moduan, izan ere, bi aste baino ez ditugu joan ahal izateko beharrezko ditugun azken paperak eta itzulerako azterketetarako apunteak antolatzeko. Unibertsitateak eskaturikoak, irakasleek inongo beste laguntzarik eman ezean agindutakoak, bekari dagozkionak... Eta bitartean noiz eroriko den ez dakien sagarra bailitzan, paperak antolarzeko kontu hau guztia noiz amaituko den galdetzen diogu geure buruari.

Abenduaren 27a.

Urduri nago, onartu beharra dut. Gabon garaia da eta ohitura den aldetik egunak familiarekin igarotzen direnez, esaldi bera darabilte denek buruan: "zer moduz? hilabete eskas geratzen zaizue joateko eh?!". Hori gutxi balitz, ondoren, prestakuntzei buruzko galderak hasten dira "dena prest?", "txertoak hartu al dituzue?", "zer, urrutiago ezin joan ezta?" eta antzekoak. Baina, guztiari alde ona ikuste aldera, nori ez zaio gustatzen bada familiartekoen atentzioa bereganatzea? Azken batean ilusioa eta poza ematen baitu jendearen interesa ikusteak.

Esan bezala, urduri nago bai, baina lehengo urteko praktiketako irakaslea kalean topatu dudanean, honek egia biribila esan dit:
"Hori, hara iritsi bitartean da, behin hara iristean eta hankak lurrean jartzean, blaust! akabo urduritasuna, etxean bezala!".

Eta egia da bai, beldurra ezezagunari edo ezagunari izan diezaiokegu eta nire kasua lehenengoarekin bat dator. Askotan itzuleran jartzen dut burua, hiru hilabete ziztu bizian pasako baitira eta konturatzerako hementxe baikaude bueltan. Azken batean etxean bezala egotetik, etxean egotera egingo baitugu jauzi eta ziurrenik hau joan aurretiko urduritasunaren aldean latzagoa izango baita.


sábado, 29 de diciembre de 2012

Abenduaren 27a.

Gaur, Abenduaren 27a, goizean goiz esnatu eta jada zerbait arraroa sentitu dut nire sabelean. Gaur, Abenduaren 27a, ohetik jaiki eta urduritasuna sentitu dut nire barnean. Gaur... Abenduaren 27a!! Hilabete eskas falta da Boliviara joateko eta egia esan urduri nago jada. Goizean azken papelak egitera joan gara bai, beraz, esan genezake jada dena prest dagoela!! Egia da bai, dena prest edukitzeak asko lasaitzen nauela baina bestetik gero eta gertuago ikusten dut bidaia. Ez naiz ohartzen lau egun barru urtea amaitzen dela, edota laister errege eguna dela... Nire begiak Urtarrilaren 27an finkaturik daude. Egia da bai, bihar zu zatozela Igone, baina hori ere, ez dakigu ziurtasunez, beraz, esan dezaket zu ikusteko gogoa badut ere, ia itsuturik nagoela bidaiarekin. Ez nuke horregatik, joan aurretiko ezertxo ere galdu nahi, baina, esan beharra daukat joateko berebiziko gogoa daukadala. Urduri nago bai, baina hori ez da nahikoa arrazoi izango hemengoa galtzeko. Joan aurretiko hilabete hau izugarria izango baita! Bertan ordea, hiru hilabeteko egonaldia egingo dugu beraz, hobe litzateke esatea, datozen lau hilabeteak hoberenak izango baitira! Eta itzuleran bidai zoragarri honen ondorengoa ere, izugarria izango da.

martes, 13 de noviembre de 2012

Zorionak!

Urteen joanak zaharrago egiten gaituela diote... Pentsa, gero eta gehiago dakigu edota hori dirudi, jende gehiago ezagutzen dutu eta gure bizitzari buruzko liburuxkari kApituluak gehituz goaz... Eta zerri ematen diogu garrantzia? Gero eta zaharragoak garela esateari... Zoriontsuagoak ere esan genezake bada! Gaurkoz bada ere, oheratzean, liburua hartu eta azken kapituluei begirada bat eman; adiskideak, Londres, familia, batxilergoa, Alemania, unibertsitatea... Guztia oroitu ondoren oraindik ere, ahoan irrifarrak badirau, ahaztu gero eta zaharragoak garela dioen topikoa. Zeurea bigarrena da, bai, gero eta zoriontsuagoa zarela dirudi!


Gozatu benetan Alemaniako egonaldiaz, bertako jendeaz, lagunez, lekuez... eta Igonen bezain urrutiko haizeen bidez ez bada ere, topatu barruan duzun altxorra, izugarria baita!

Maite zaitut!

viernes, 24 de agosto de 2012

7. Eguna, Atenas. Αθήνα



Goizeko 6terdietan esnatu gara eta Atenaseko portuan nola sartzen ginen ikusi dugu, Gosaldu bezain laster antzokira jetsi gara, bertan elkartu behar baiginen ibilaldia egin behar genuen gainontzeko jendearekin. Antzokira jetsi gara eta gure taldearen zenbakia eman digute, 30a! 8:30ak ziren eta 33º zeuden Atenasen! Akropolisa ikusi dugu, eta ahal genuen moduan argazkiak atera ditugu, abanikatzez uztea ez baitzen oso gomendagarria. Kariatideak, herriko monumentu garrantzitsuenak.. guztiak zoragarriak! Azkenik, kaleetan paseatzeko aukera eman digute baina, guztiek berdina egin dugu, aire girotua zuen denda batean sartu gara lasai lasai eta fresko egoteko, eguerdik 13:26 baitira eta... 42º baitaude!! bazkaldu ondoren pistinara joan gara eta bozgorailutik gure hegazkinerako autobusa prest zela esan arte itxaron dugu. 5etan adierazi digute hau guztia eta kruzeroari agur esanez autobusera igo gara. Aire girotuak ez zuen funtzionatzen! Ordubeteko bidaia egin dugu 44º pean... Bai, abanikoa aldean generaman denbora guzian, baina abanikatzeko mezua ez zen garunera iristen... jetsi eta korrika batean aireportura sartu gara.. hori zen hori freskura!!

6. Eguna, Rodas. Ρóδος

Azken eguna kruzeroan! Goizeko 8etan esnatu, dutxatu, gosaldu eta Rodas ikustera jetsi gara. Herri guztia harresi handi batez inguratua dago eta esan genezake iua guztia ikusi dugula.. hori bai, bertako beroa jasanezina da! 11:30 alderako kruzerora itzuli gara bainu on baten desioan. Bazkaltzeko garaian Godsoon-ek ea gustora gabiltzan galdetu digu eta oso gustura gaudela erantzun diogu, zer poza bera ikustean! Liburua irakurtzez amaitu dut gaur! Fruta pixka bat jan, magoa ikusi eta ondoren kartetan jolastu dut Aitorrekin. Afaldu ondoren maletak egin ditugu, goizeko 2:00etarako bakoitzak gela kanpoan utzi behar baititu langileek gero aireprtura eramateko eta biharko guztia prest egoteko.

5. Eguna, Mykonos. Μύκονος





Goizeko 9ak arte lo egin ahal izandugu gaur ere! Guztia prestatzean autobusa hartu ahal izan dugu eta Mykonos ikustera joan gara: errotak, kaleak hondartza... Kruzerora itzuli gara eta arratsaldean berriro itzuli gara, oraingoan ordea "Padradise Beach" delako hondartzara joateko asmoz. Hasiera batean ez genekien non zegoen bertara joateko autobus geltokia eta ia erortzear zegoen etxola bateko makina zahar batean hartu ditugu txartelak, balioko ziguten ere ez genekielarik. Autobus gidari bati galdetu diogu ea autobus hori zen "Paradisera" zihoana eta "No, no, no, wait" besterik ez digu erantzun. Aurpegia galanta! Azkenean autobusa iritsi da eta 20 minutu luze eta izerditsuren ondoren iritsi gara, bertan musika eta giro ona ez zen falta! Bainua hartu eta autobusa hartzera joan gara... Guk hartu baian lehenagoko joan diren sardinak baina estutuagoak joan dira! Gajoak... Ondoren kruzerora joan gara. "Noche Blanca" denez, zuriz jantzi gara eta afaldu ondoren, zerbitzari guztiak alde egin dute eta berriro sartu dira dantzan, musikaz lagunduta. Beraiekin dantza egin dugu eta gero antzokira joan gara, bertan indiar batzuen maitasun istorioa kontatu digute dantza eta musika bidez eta amaitu ondoren ohera joan gara.

4. Eguna, Santorini. Σαντορίνη



9ak aldera arte lo egin ahal izan dugu. Dutxatu ondoren gosaltzera joan gara eta pistinan egon gara Santorinira iritsi bitartean. 13:00aldera bazkaldudugu buffetean eta Santorinira eramango gintuen lantxa hartu dugu. Astoz igo behar izan dugu gora, oso aldapa haundia baita eskailerez betea. Herria oso polita da, etxe txuri urdinekin! Bapatean taberna batean Vicky ikusi dut! Itzulera oinez egin dugu, aldapa behera asto gaixoak jetsiaraztea ez baizitzaigun ondo iruditzen. Lantxak kruzerora eraman gaitu. Esan diguten moduan, gaurko eguzki-jartzea oso polita izan da! Benetan berezia! Afaldu ondoren, gelara joan naiz postalak idaztera.

3. Eguna, Corfú. Κέρκυρα

Esnatu eta dutxatu ondoren gosaltzera joan gara. Bi autobus hartu behar izan ditugu gaurkoan, batek portutuik atea gaitu eta besteak herriraino gerturatu gaitu. Oso polita da! Hori bai, izugarrizko beroa egiten du... Bertan lehen bost postalak erosi ditut Lierni, Amaia, Aitziber, Idoia eta Maialenentzat. Bazkaltze ari ginen bitartean barkua martxan jarri da eta herri guztia inguratu dugu bazkaltzen genuen bitartean. Dudarik gabe, esperientzia paregabea! Pistinan pasa dugu arratsaldea, eta gaur gauean galaz jaztea tokatzen zenez, "coctail" era joan gara, bertan tripulazioa ezagutu dugularik. Afaltzera joan gara eta ondoren, gau magikoari hasiera eman zaio...

2. Eguna Dubrovnik. Ragusa

Gaur 9ak aldera esnatu gara, gosalduondoren barkutik buelta bat eman dugu eta pistinara joan gara, 12:30 arte ez baikinen Dubrovnikeko portura iristen. Gaur oso goiz bazkaldu dugu, denbora ahalik eta gehien aprobetxatu nahi baitugu. 14:30etan autobus batek Dubrovnikera eraman gaitu, portutik nahiko urruti geratzen baita oinez joateko. Zoragarria da! 18:30etarako barkura itzuli gara eta afaltzeko ordura arte pistinan egon gara, Dubrovniki agur esanez. Atzo bezala 20:15 inguruan afaltzera joan gara eta oso nekatuta geundenez goiz oheratu gara.

1. Eguna, Venezia. Venessia

Goizeko 8etan esnatu gara eta dutxatu, gosaldu, gauzak hartu eta txxartela erakutsi ondoren, Veneziako kaleetan zehar "Vaporetto" batean San Marcos plazara iritsi gara. Zubi, kale eta kanalak zeharkatu ondoren berriro ere "Vaporettoa" hartu eta barkura itzuli gara. Buffetean bazkaldu ondoren, bainu jantzia eta toaila hartu eta pistinara joan gara. Segituan ordea su simulakroa hasi da eta uretatik atera behar izan dugu. Gelara jetsi, txalekoa hartu eta gora igo gara. Su simulakroak ordu laurden eskas iraun du eta berriro ere txalekoak gelan utzi ondoren pistinara itzuli gara. bertatik, portuko irteera ikusi dugu,bagoaz itsas barrenera! 20:15 aldera afaltzera jetsi gara eta gure zerbitzariak izango direnak ezagutu ditugu. Txiste kontalari bat ikusi dugu eta barre pixkat bat egin ondoren barkutik buelta bat eman dugu ilargiaren eta izarren konpainiaz gozatuz.

Bidaiaren hasiera!


Goizeko 5etan esnatu ondoren gosaldu eta maletak hartu ditugu 6:08ko trena hartzeko. 7:15 aldean autobusa martxan jarri da eta bertan joan gara Lermaraino. 13:00 inguruan Madrilera iritsi gara eta 200.autobusak aireportuta eraman gaitu. Bertan etxetik generamana bazkaldu eta auto-checking egin ondoren hegazkinera jo dugu. Eserlekuak sakabanatuak bagenituen ere, bikote bati esker denak batera jarri ahal izango gara. 18:27etan iritsi gara Veneziara eta ordubete iraun duen bidea eta gero barkura iritsi gara. gela ikusi eta segituan afaltzera joan gara, hori zen hori gosea! Happy Cruises-eko zerbitzari bat zegoen bertan! Nolako kasualitatea! Madrildar batzuekin afaldu dugu eta azkenik, ilargiaren argitan, barkutik, Veneziako argi eta kanalez gozatu ondoren oheratu egin gara.