Udazkena

sábado, 29 de diciembre de 2012

Abenduaren 27a.

Gaur, Abenduaren 27a, goizean goiz esnatu eta jada zerbait arraroa sentitu dut nire sabelean. Gaur, Abenduaren 27a, ohetik jaiki eta urduritasuna sentitu dut nire barnean. Gaur... Abenduaren 27a!! Hilabete eskas falta da Boliviara joateko eta egia esan urduri nago jada. Goizean azken papelak egitera joan gara bai, beraz, esan genezake jada dena prest dagoela!! Egia da bai, dena prest edukitzeak asko lasaitzen nauela baina bestetik gero eta gertuago ikusten dut bidaia. Ez naiz ohartzen lau egun barru urtea amaitzen dela, edota laister errege eguna dela... Nire begiak Urtarrilaren 27an finkaturik daude. Egia da bai, bihar zu zatozela Igone, baina hori ere, ez dakigu ziurtasunez, beraz, esan dezaket zu ikusteko gogoa badut ere, ia itsuturik nagoela bidaiarekin. Ez nuke horregatik, joan aurretiko ezertxo ere galdu nahi, baina, esan beharra daukat joateko berebiziko gogoa daukadala. Urduri nago bai, baina hori ez da nahikoa arrazoi izango hemengoa galtzeko. Joan aurretiko hilabete hau izugarria izango baita! Bertan ordea, hiru hilabeteko egonaldia egingo dugu beraz, hobe litzateke esatea, datozen lau hilabeteak hoberenak izango baitira! Eta itzuleran bidai zoragarri honen ondorengoa ere, izugarria izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario